Lapurrak sartu dira Mujika gozotegian

Mirari Altube Arrese 2017ko maiatzaren 24a

Mujika gozotegia, ateko kristala apurtuta duela.

Ateko kristala apurtuta sartu dira lapurrak Bergarako Artekalean dagoen Mujika gozotegian. Kutxan zegoen diru apurren bat eraman dute eta Ertzaintzak ikerketa abiarazi du.

Gozotegiaren gainean bizi den jabeak gauerdiaren bueltan entzun du zarata, baina ez du pentsatu dendako kristala zenik apurtutakoa. Goizean ikusi du apurketa, eta ertzainek 07:00ak inguruan jaso dute deia. Egindako lehen balorazioan diru apur bat bakarrik eraman dutela adierazi dute Ertzaintzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak