Musika eskolan ari diren nerabez osatutako bost taldek hartu zuen parte lehiaketan eta denetariko bertsioak izan ziren protagonista. Diks and The Pilots taldeak irabazi zuen lehiaketa, 200 euroko saria jasota. Epaimahaikideak honako hauek izan ziren: Aitzol Mujika, Aitor Agirre, Jon Prieto eta Ekaitz Otxoa.