Musika lehiaketaren lehen edizioa, arrakasta borobila

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 23a, 16:53

Bergarako Musika Eskolak zapaturako antolatu zuen musika moderno lehiaketak erantzun "ezin hobea" izan zuen. "Jende mordoa elkartu zen eta giro polita izan genuen. Bigarren ediziorako indarra ematen du; ikasleek eskatu egingo digute, gainera", dio Marije Ugalde zuzendariak.

Musika eskolan ari diren nerabez osatutako bost taldek hartu zuen parte lehiaketan eta denetariko bertsioak izan ziren protagonista. Diks and The Pilots taldeak irabazi zuen lehiaketa, 200 euroko saria jasota. Epaimahaikideak honako hauek izan ziren: Aitzol Mujika, Aitor Agirre, Jon Prieto eta Ekaitz Otxoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak