Aginagalderen leloa eta Elorzaren marrazkia Pentekosteetako zapirako

Mikel Aginagalde eta Maite Elorza.

Pentekosteetarako zapiko marrazki eta lelo lehiaketako irabazleen berri eman du Jardunek. Aurten saria –100 eurokoa, lehiaketako oinarrietan jasotzen denez– bitan banatu dute: Maite Elorzaren marrazkia izan da saritua eta zapian azalduko den leloa Mikel Aginagalderena izango da: Euskerian plazan itxoingo dotsut. "Zorionak bioi!", adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.