Santo Kristo Hilzorikoa egon den erretaulako lanak berbagai hilaren 20an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 16a, 16:48

Bergarako San Pedro parrokian egon Santo Kristo Hilzorikoa; haren erretaula konpontzeko lanak izango dira hizpide zapatuko hitzaldian.

Ariznoako San Pedro parrokian dagoen Bergarako Santo Kristo Hilzorikoa Sevillan dago gaur egun eta lekualdaketa aprobetxatzen ari dira hura dagoen erretaulan ere zaharberritzeko lanak egiteko. Bada, lan horien inguruko hitzaldia emango dute Artez enpresako arduradunek zapatuan, hilak 20, 11:30ean hasita.

San Pedro elizako parroko Jon Molinaren arabera, ordubete inguru iraungo du maiatzaren 20ko saioak: "Erretaularen zaharberritze prozesuan egin diren lanak azalduko dira, berritu den eta berritu ez denaren aldea erakutsita, besteak beste". Deialdi irekia eta doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak