Leire Martinen aldeko IGAM jairako sarrerak bihartik aurrera salgai

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 15a, 11:30

Ana Pineda (Leire Martinen ama), Leire Martin eta Jon Ander Garitano (IGAMeko kidea).

Ekainaren 17rako muskulu-atrofia espinala duen bergarar gazteari eta gaixotasun horri aurre egiteko lanean diharduen FundAME fundazioari laguntzeko egun berezi bat antolatu du IGAM taldeak. Egun horretan, herriko hainbat talderen parte hartzea izango duen ekitaldi bat egingo dute Udal Pilotalekuan, eta sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira, lau eurotan.

Bihar, maiatzak 16, 18:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai Leire Martin Pinedaren aldeko jaialdirako sarrerak Udalaren webgunean.

Ekitaldi horretan, besteak beste, Aritzeta Abesbatzak, Bergarako Orfeoiak, Alai Taldeak, Bergarako Orkestrak, Jardunek edota Musika Eskolak hartuko dute parte.

Zero ilara ere izango da, ekitaldira joaterik ez dutenendako baina euren laguntza eskaini nahi duten guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak