Ederto ibili dira Agorrosinen igerian eta ur jolasetan

Miren Arregi Amasorrain 2017ko mai. 14a, 16:34

Bergarako Igeriketa Elkarteak antolatuta, Kirola Kalera egitasmoko saioa izan dute gaur goizean gaztetxoek Agorrosinen.

Taldetan banatuta, era askotako probak eta jolasak egin dituzte, adibidez: 25 metro igerian erreleboka, uztai-jolasa, txurroekin trena egin eta igerilekuan joan etorria egitea eta zerbitzari lanak burutzea igeri egin bitartean. Ederto pasa dute guztiak. Antolatzaileek dominak banatu dizkie parte hartzaile denei eta elkarteko igerilariekin batera egun pasako irteerara joateko txartelarekin bueltatu da bat etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak