Lokatzako zikloturistek irteera egingo dute domekan

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 11a, 16:10

120 zikloturista inguru batzen ditu Lokatza ziklismo elkarteak, eta domeka honetarako irteera bat antolatu dute. 09:00etan elkartuko dira San Martin plazan, eta Eskoriatza eta Oñati ingurutik itzulia egin ostean, Bergarara bueltatuko dira, bertan hamaiketakoa egiteko. Jokin Etxabe eta Julen Irizar txirrindulari profesionalek ere hartuko dute parte irteeran.

Urtero egin ohi dute halako irteeraren bat, Lokatzako zikloturistak batu eta elkarrekin goiz on bat pasatzeko asmotan. Lokatzako presidente Jon Unamunok azaldu duenez, klubean zikloturista dezente dauden arren, "nahiko sakabanatuta" ibili ohi dira, bakoitza bere ordutegien edo bere mailaren arabera, eta abar.

Hortaz, gustuko duten hori eginaz, bizikletan ibiliaz, lagunartean elkartzeko aitzakia da domekako irteera. Gainera, AEBtan  dabilen Jokin Etxabe eta Murias taldeko Julen Irizar txirrindulari profesional bergararrak ere batuko dira hitzordura, biak ere Lokatzan aritutakoak baitira. Antzuolako txirrindulari amateurrek ere parte hartuko dute domekako hitzorduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak