Udako futbol txapelketako bilera informatiboa egingo dute bihar

Maite Txintxurreta 2017ko mai. 11a, 16:03

Egubakoitzean, maiatzak 12, Ipintzako Udako futbol txapelketaren inguruko bilera egingo dute Agorrosin kirolguneko bigarren solairuan. 18:00etan emakumezkoen bilera izango da, 18:30etan gizonezkoena, eta 19:00etan beteranoena.

Aurten ere Bergara Kirol Elkarteko lehen taldeko jokalariek eta zuzendaritzak antolatu dute txapelketa.

Torneo hau oso kuttuna da herritarren artean, eta gizonezko, emakumezko eta beteranoen kategoriak batzen ditu. Elkarrekin aritzen dira Ipintzako futbol zelaian gaur egun futbolean jokatzen ari direnak, jada lagata dutenak eta jokatzeko gogoa duten zale asko ere. Udaro ikusle asko batzen dituen txapelketa izaten da, futbolaz gozatzeko eta bertan sortzen den giroaz gozatzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak