Jai parte hartzaileei buruzko saioa
Bestalde, zapatuan, hilak 13, Xaxau konpartsak antolatutako Jaixak (bir)pentsatzen formakuntza zikloaren baitako azken saioa egingo dute. Mahai-ingurua izango da, eta jai parte hartzaileak izango dituzte berbagai, hiru adibide oinarri hartuta: Oreretako kuadrillen eguna, Bergarako olinpiadak eta Ondarruko Zapatu Azule.
Goizez izango da saio hori, 10:00etan hasita, gaztetxean.