Zapatuan, maiatzak 13, Bergarako Udal Pilotalekuan Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako final aurrekoa jokatuko dute Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako Am...ona taldeek. Saio horretan puntu gehien eskuratzen dituen taldeak hilaren 27an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalerako txartela lortuko du. 17:30ean hasiko da Bergarako saioa, eta sarrerak Pol-Pol tabernan edota bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu daitezke, 8 eta 10 euro bitarteko prezioan.
Asteasuko eta Zizurkilgo kideez osatutako Karidadeko Benta taldea dagoeneko sailkatu da finalerako, asteburuan Alegiko frontoian jokatutako beste finalaurrekoan Erniarraitz 1 azpeitiarrei gailenduta. Tolosaldekoek 27 puntu egin zituzten, eta azpeitiarrek, berriz, 18.
Bada, Bergarako finalaurrekoan, honakoak izango dira Gabiriako taldea ordezkatuko duten bertsolariak: Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maiz. Am...ona taldeari dagokionean, Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Ander Goikoetxea bertsolariak arituko dira mikrofonoaren aurrean.