Bergarako modaren gaua

Imanol Gallego 2017ko mai. 6a, 21:09

Bergara Bizik, Bedelkarrek eta Bergarako Udalak lehenengoz antolatu dute Street Style Gaua azoka urbanoa. Horretarako, Santa Ana parkea, moda erakuslehio erraldoi bihurtu dute.

Herriko 16 saltokik euren eskaintzak dendatik atara eta parkea eroan dituzte; arropa, osagarriak, dekorazioa, estetika... Azoka borobiltzeko gainera, Eruanek tabernak barra bat jarri du, eta Moittuai eta Mary May taldeei eta Pino Voice DJ-ri esker, musikak ere garrantzia izan du. Ekimenak oso harrera ona izan du, eta asko izan dira azokara gerturatu diren bergararrak.

Eneko Prat itxurosoena

Street Style Gaueko ekintza berezi moduan, jantzi lehiaketa egin zuten.  Parte hartzaileek praka bakeroak eta kamiseta zuria jantzita agertu ziren azokara. Aurrez izendatutako postuan goiko arropak eta elementuak hartu eta 30 minututan look urbanoa prestatu behar izan zuten, dendariaren aholku barik.

Prati Amua denda tokatu zitzaion eta alkandora bat, jertse bat, eta txamarra arin bat jantzi zituen. Horrez gain, betaurreko batzuk ere jantzi zituen bergararrak. Aukeratutako jantziez gain, Praten alaitasunak eta saltsak parkean zeudenak liluratu zituen, boto gehien eskuratuz. Bergara biziko kideei esker, 50 euroko erosketa bonua lortu zuen Bergarako it boyak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak