"Hamaika lan" egiteko, auzolanerako deia kartzela zaharrean

Hitzaldi bat gaztetxean, artxiboko irudi baten.

Auzolanerako deia egin dute Bergarako gaztetxean zapatu honetarako, maiatzak 6. 09:00etan elkartuko dira eta goiz osoan zehar arituko dira lanean. "Espazioak egokitzeaz gain, urteurrenari begira txukun-txukun jarriko dugu. Hamaika lan egingo ditugu".

Bilera gela berria egin, zinema areto txikia sortu, sukaldea eta jangela egokitu, hainbat ziega margotu, patioa txukundu, garbiketa lanak... Hainbat lan egingo dituzte.

Deialdi irekia

Horrez gain, uste dute auzolanerako deialdiak kartzela zaharrean aritzen diren eragile ezberdinen arteko harremanak sendotzeko eta hobeto elkar ezagutzeko ere balioko duela. Deialdi irekia egin dute: "Bertan ari garenak biltzeaz gain, herritar orori gonbidapena luzatzen diogu. Espazioa eta proiektuak ezagutzeko aukera ederra! Animatu!".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.