Abian da Bergaran ere Erasmus Plus

Ane Vitoria 2017ko mai. 3a, 14:40

Bergarako gazteen formazioa zabaltzeko Erasmus Plus proiektuarekin bat egin du Bergarako Udalak. Programa honi esker, 15 eta 17 urte bitarteko nerabezaroek Europako beste herrialdeetako gazteekin elkartrukea egin ahal izango dute.

Bergarako gazteei Europara joan eta bertako bizimodu, ohitura eta hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen zaie; non, aniztasuna, errespetua zein elkarbizitza bezalako baloreak landuko dituzten. Bergarako Udalarentzat gazteen formazioa ezinbestekoa da eta horregatik proiektu honen alde egin du. Bada, 15.000 euro bideratuko ditu Erasmus Plus proiektura.

Bi egonaldi izango dira. Batetik Bergarako egonaldia irailaren 18tik 24ra bitartean izango dena. Eta, bigarrena, Alemaniako Wiesbaden hirian; hura, urriaren 9tik 15era izango dena. Bi egonaldietan, zientzia, teknologia zein berrikuntzak izango dira gai nagusiak eta, horregatik, egingo diren ekintza gehienak, gai horiekin lotutakoak izango dira. Helburua, gazteen iritzi kritikoa lantzea baita. 

Plaza mugatuak izango dira, hala, 12 nerabezarok parte hartuko dute elkartruke honetan. 2017ko irailean DBH4 eta Batxilergoko lehen mailan zein bigarren mailan daudenak, hain zuzen. Udalaren asmoa, gazteak elkartrukean antolakuntzan inplikatzea da eta hasten denetik parte hartzeko prestutasuna azaldu beharko dute gazteek. Hori izango da, hautatuen aukeraketa erabakitzeko irizpide nagusia. Ingelesaren erabilera ere kontuan izango da; aldiz, eskolan jasotako ingeles maila nahikoa da; beraz, gazteek ez dute titulazio konkreturik beharko.

Izen ematea  www.bergara.eus webgunean bitartez egin behar da maiatzaren 8tik 19ra bitartean (biak barne) eta prezio orokorra 60 eurokoa izango da. Gizarte laguntzen hartzaileek 40 euro ordaindu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak