Abian da Bergarako Jaixetako V. Korto Lehiaketa

Jokin Guridi 2017ko mai. 3a, 14:22

Maiatzaren 29 arte izango da film laburrak aurkezteko epea eta objektu zehatz bat agertu eta esaldi zehatz bat esan beharra izango dira aurtengo berrikuntza nagusienak.

Bergarako Xaxau Jai Konpartsak azken urteetako hitzorduari eutsiz Pentekoste jaietara begira antolatzen duen film laburren lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu du. Bosgarrena izango da aurtengoa eta berrikuntza bezala, film guztietan antolakuntzak aukeratutako objektu eta esaldi bat agertu beharra azaldu dute Xaxau Konpartsatik. Azaldu beharreko objektua berokia izango da eta esan beharreko esaldia “Hotz itxen dau!” izango da.

Bergarako Jaixetako V. Korto Lehiaketara lanak aurkezteko gaia librea izango den arren, aurretik azaldutako baldintzak betetzeaz gain gehienez 5 minututako iraupena izan beharko du film laburrak. Filmak iosaaz@hotmail.com helbidera bidali beharko dira maiatzaren 29a baino lehen eta Pentekoste jaietan denak ikusi ondoren erabakiko da nor den irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak