Eguraldia lagun eskolarteko piragua txapelketan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 3a, 13:11

Domekan eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu Labegaraietako jaietan, baina zapatuan eguraldi bikaina egin zuen eta palistek esker onez hartu zuten. Beti-Busti kirol elkarteak antolatuta, 10:00etan hasi zen eskolarteko piragua txapelketa Labegaraietan.

Antolatzaileek gazteen jarrera "azpimarratzekoa" dela esan dute eta gustura daude lortutako emaitzekin. Txapelketa amaitu ostean, kirolariek txokolate beroa eta txistorra jateko aukera izan zuten.

Beti-Busti elkarteko gazteek ur-bizietan lortutako emaitzak:
Infantilak B - Mutilak K1: Alex Zabaletak lehenengo postua lortu zuen eta Aitor Urzelaik bigarrena.
Infantilak A - Mutilak K1: Oier Villarrek hirugarren postua eskuratu zuen.
Alebinak B - Mutilak K1: Ekhi Lazkanorentzako izan zen bigarren postua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak