'Casablanca' edo 'Etxezuri'?

Historia eta zinema, fantasia eta errealitatea, oraina eta iragana tartekatzen ditu Telesforo ez da Bogart antzezlan koralak. Obrako pertsonaiak diren aktoreen arteko harremanek antzerti-munduaren atzealdea erakusten dute umore puntu batekin.

Obraren gakoa Euskal Casablanca bat sortzea da. Horretarako, oso modu bizkorrean, eszenografia eta musikak guztia janzten laguntzen du.

Eskusoinuarekin batera, pianoak, musika bera hizkuntza bilakatzen ditu. Antzerki talde batek entsegu-toki batean izan ditzakeen gauzez beteta dago oholtza. Elementu horiei esker, antzezleak, ikuslea mundu ezberdinetara eramateko tresna bihurtzen ditu bertan dauden eskailera, aulkia eta gainontzeko elementuak.

Senpereko Iduzkilore antzerki taldeak Zabalotegin batu zirenei, herrikide polifazetikoaren beste ikuspuntu bat erakutsi zien. Baina obrako Telesforo Monzon benetakoa edo fantasiazkoa da?