Beñat Rezusta finalerdietan da

Rezusta eta Altuna elkarrekin partidu bukaeran. Iturria: ETB.

Bergarako atzelariak 22 eta 14 irabazi zion atzo Jokin Altunari eta Eskuz Banakako Txapelketako finalerdietara sailkatu den lehenengo pilotaria da. Partidu dotorea egin zuen eta ez zion aukerarik eman aurkariari.

Altuna zen faborito baina Rezustak erakustaldia egin zuen ezkerrarekin, eta pilotazaleak harrituta utzi zituen pilotari emateko erabilitako indarrarekin. Indartsu hasi zuen partidua bergararrak 9-3 eta horri eutsi egin zion aurrera egin ahala: 16-7. Orduantxe piztu zen Altuna, eta hiru tantora hurreratzea lortu zuen, 16-13, baina Rezustak ez zion aurrera egiten utzi. Bukaeran 22 eta 14, eta atzelariek ere badutela zeresanik txapelketa horretan erakutsi zuen bergararrak.

Irribarria eta Artolaren arteko partiduko irabazlearen aurka jokatuko du Rezustak maiatzaren 21ean, Eibarko Astelenan.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.