Opor garaian adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko izen-ematea zabalik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 28a, 13:47
Mizpirualde egoitzako ospakizun bat, artxiboko irudi baten.

Mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusiek opor garaian aldi baterako egonaldiak egin ditzakete adinekoen egoitzetan eta zerbitzu horretarako izen-ematea zabalik dagoela iragarri du Bergarako Udalak. Helburua da mendekotasuna duten pertsona horien zaintzaileei deskantsu bat ematea.

Esandako moduan, zerbitzu horren bidez opor garaian pertsona horien zaintzaileei atsedena eskaini nahi zaie, adineko pertsona mendekoaren premiei erantzun egoki bat eskainita. Udako oporraldira begira ireki dute izen-ematea:

-Uztailerako maiatzaren 19a baino lehen eman behar da izena

-Abuzturako ekainaren 2a baino lehen eman behar da izena

-Irailerako ekainaren 9a baino lehen eman behar da izena

Programa honetan parte hartu nahi duten adineko ezinduak dituzten familiek, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute edota 943 779 165 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak