Bergarako auzoetan hiru ekintza antolatu dituzte Bizikasi eta Udalak

Jokin Guridi 2017ko api. 28a, 13:40

Hurrengo astetarako Jakoba Errekondorekin solasaldia, baratza ekologikoaren maneiuaren inguruko hitzaldia eta ogia egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute Elosu, San Juan eta Ubera auzoetan.

Asteburu honetan hasi eta hurrengo bi asteburutan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte Bergarako Udalarekin batera Bizikasi zerbitzutik, Elosuko Elurtxiki Elkartea, Obieta San Juan auzoaren Garapenerako Elkartea eta Ubera Auzo Elkarteak lagunduta.

Lehenengo hitzordua Jakoba Errekondorekin izango da Elosuan apirilaren 29an, larunbata, goizeko 9:00etan hasita. Lehenengo, Euskadi Irratiko saioa Elosutik zuzenean egingo du eta 10:30etatik aurrera Bizi Baratzea liburua aurkeztuko du. Ondoren, baratzearen, fruitu arbolen, lorategien, etxeko landareen, basoen, eta beste hainbat gairen inguruko galderak erantzungo ditu.

Bigarrena hurrengo larunbatean, maiatzaren 6an, izango da. Baratza ekologikoaren maneiua izurrite eta gaixotasunaren aurrean hitzaldia izango da Leire Ibarretxe Biolurreko teknikariaren eskutik. Hitzordua San Juan auzoko ermitan izango da 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Azkena berriz Ubera Auzo Elkartean izango da eta ogia egiten ikasteko ikastaroa emango du Rakel Perez de Arenazak. Ikastaroa maiatzaren 13an, larunbata, izango da goizeko 9:00etatik 13:30tara bitartean. Izen ematea Miguel Altuna Institutuan dagoen Bizikasi zerbitzuan egin behar da edota 943 76 93 94 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak