Euskal Herriko Slalom Txapelketa egingo dute bihar

Kirol Egokituko Euskal Federazioak Euskal Herriko Slalom Txapelketa antolatuko du zapatuan Bergaran (10:30ean hasita, pilotalekuan), Kemen, Dordoka, eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean.

 

Garun paralisia daukatenentzako kirola da slalom-a. Bergarako frontoian bihar goizean jarriko duten zirkuituan, gurpil-aulkian dabiltzan kirolariek oztopoak saihestuz ibilbide osoa egin beharko dute ahalik eta denborarik gutxienean. Eta, Euskal Herriko kirolariekin batera iaz Kantabriakoak ere izan ziren.

Hastapenak, Aspaceren eskutik 

1992an hasi zen slaloma gurpil aulkian ezagutzen EAEn, izan ere, Aspace Gipuzkoak lehen taldea sortu zuen. Ordutik beste autonomia erkidegoetara zabaltzen hasi zen, eta hala, 1993an Espainiako lehen txapelketa antolatu zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.