Jaiak ospatuko dituzte asteburuan Labegaraieta auzoan

Apirilaren 30etik eta Maiatzaren 1era jaiak ospatuko dituzte Bergarako Labegaraieta auzoan. Auzo bazkaririk eta krosik ez da faltako aurten ere, haur, gazte zein helduendako prestatutako bestelako ekintzez gainera.

Jarraian, aurtengo jaietako egitaraua:

EGITARAUA

Apirilak 30, domeka

11:00 Jaiei hasiera emango zaie txapligu jaurtiketarekin.

12:00 Mozorro desfilea.

14:00 II. auzo bazkaria.

17:00 Haur zein helduentzat dantza saioa.

18:00 Mus / Briska.

20:00 Auzo poteoa.

20:30 DJ Julen Narbaizarekin dantzaldia karpan.

Maiatzak 1, astelehena

10:00 Diana, Bergarako Txistulari Bandarekin.

11:00 Eskolarteko txirrindulari lasterketa industriagunean.

11:00 Meza nagusia, koroak lagunduta. Ostean, salda eta txorizoa bertaratzen diren guztientzat.

13:00 Auzo poteoa.

17:00 II. Auzo Krossa.

18:00 Haurrentzako jolasak.

Ostean, txokolatea eta buruhandiak. Jaiei amaiera emango zaie txapliguen jaurtiketarekin

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.