Denbora gutxi izan du entrenatzeko Rezustak; hala ere, bere burua Eskuz Banakako Txapelketan emaitza ona lortzeko gai ikusten dela aitortu du. Rezustak Victorren kontra jokatuko du Bergarako pilotalekuan egubakoitzean, hilaren 21ean, 22:00ean hasiko den jaialdiaren barruan.