Bergara kirol elkarteko kideek jakinarazi dute maila handiko txapelketa dela eta bergararrek "aurpegia eman zutela finalerako sailkatzerik lortu ez arren". Futbol elkarte indartsuek hartu dute parte Mini Cup txapelketan, besteak beste Espanyolek, Nasticek eta Gironak.
Talde bergararra Miguel eta Aritz Basterrak zuzendu dute eta oso pozik itzuli dira bai entrenatzaileak, bai jokalariak.