Bergarako San Pedro Parrokiaren kapera zaharberritzen ari dira

Ane Vitoria 2017ko apirilaren 12a

Bergarako San Pedro Parrokiako kapera zaharberritzen ari dira. Izan ere, bertako Santo Kristo Hilzorikoa Sevillara eraman zutenean, kapera zikin zegoela ikusi zuten eta beraz,  garbiketari ekin diote.

Martxo amaieran hasi zen Bergarako San Pedro Parrokiako kaperaren zaharberritzea eta, gehienez,  hiru hilabeteko lana izango duela aurreikusi dute.  Orain, garbiketa fasean daude eta amaitzean, solte dauden piezak bere lekuan itsatsiko dituzte. Ondoren, azkenengo babesa emango diote kapera osoari.

Zaharberritze lanetan ondareari kalte edo onurak eragiten dizkioten produktuak ezagutzea funtsezkoa dela aitortu du zaharberritzailea den Maite Fernandezek. Baita, hiru parametro kontuan hartzen dituztela: “Erabiltzen ditugun produktuak ondareari kalterik egiten ez diotenak izan behar dira, baita atzeragarriak eta bereizgarriak ere”. Nahiz eta lanean martxan jarri, zaharberritzea ahalbidetzen duen finantzazio bila dabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak