Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren ikuskizuna Olaso Dorrean

Jokin Guridi 2017ko api. 11a, 14:10

Iaz Bartzelonan eskaini zuten Hari Mehe Eta Tinko Hura izeneko ikuskizuna, Telesforo Monzonen bizitza eta idatziak oinarri bezala hartuta, eta apirilaren 27an Bergaran ikusteko aukera izango da.

Olaso Dorrea Sorrerakundeak antolatuta, Apirilaren 27an, arratsaldeko 19:00etan Bergarako Olaso Dorrean izango da Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren Hari Mehe Eta Tinko Hura izeneko emanaldia. Euskararen Nazioarteko Egunean Bartzelonan eskaini zuten iaz Tapiak eta Izagirrek emanaldi bera eta Telesforo Monzonen bizitza eta idatziak oinarri bezala hartuta, 1936-39ko gerla eta erbesteko bizitzaren inguruko narrazioa egiten dute. Emanaldia Olaso Dorreko lorategian izango da euririk egiten ez badu, eta hala egiten badu, Dorreko ganbaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak