Kalean txakurren gorotzak lagatzen dituzten jabeek isuna izango dute aurrerantzean

Maite Txintxurreta 2017ko api. 7a, 12:47

Txakur kaka bat San Lorentzon, ibai ondoko pasealekuan

Udaletik azaldu dute azkenaldian herritarren aldetik "kexa ugari" jaso dituztela, "txakurren jabeek animalien kakak jasotzen ez dituztela-eta". Hori dela eta, Udaletik jakinarazi dute maiatzaren 8tik aurrera isunak jartzen hasiko direla.

"Animaliak eduki eta babesteko ordenantzaren arabera, kalean edota lorategietan gorotzak uzten dituzten txakur jabeek 300 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte", azaldu du Bergarako Udalak ohar bidez.

"Kakak poltsan jaso behar dira, eta horretarako ezarritako edukiontzietara bota. Gogorarazi dute Bergaran badirela halako hainbat edukiontzi.

“Berdin du kaka non egiten den, kalean edo lorategian, kasu guztietan jaso behar da. Askotan lorategian izateagatik ez da jasotzen, desegin egiten dela pentsatuz. Baina horrek herritarren osasun eta segurtasunean izan ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezke. Horregatik, bergararrei arreta eta kolaborazioa eskatu nahi diegu”, gaineratu du Lander Arregi zinegotziak.

Gorotzen mapa

Jasotako kexei jarraiki, Bergarako Udalak "puntu beltzak" detektatu ditu eta mapa bat osatu du horiekin. "Mapa horretan garbi ikusten da txakur kaka ugari dagoela kale eta lorategietan eta horren aurrean neurriak hartzea erabaki dugu", dio Arregik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak