Bergarako Udalak antolatu du ekimen hau, eta Soziolinguistika Klusterraren gidaritzaz Aranzadi, Ipintza eta Mariaren Lagundia ikastetxeetan bideratzen dihardute.
Hala, antolatzaileei interesgarria iruditu zaie helburu berarekin diharduen ikastetxe bateko esperientzia jasotzea, Altsasuko Institutukoa, zehazki. Hitzaldia eguenean izango da, apirilak 6, 17:30ean udaletxeko areto nagusian.
Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa izeneko hitzaldia Altsasuko BHIko irakasleak diren Juantxu Zabala Etxebarriak eta Iñaki Mundiñano Larrazak eta Nafarroako EIBZko irakasle eta zuzendari Yolanda Olasagarre Mendinuetak eskainiko dute. Altsasuko esperientzia azaldu ondoren, bertaratuek euren galderak egiteko aukera izango dute.