Street style lehiaketan izen emateko interesa dutenek 616 727 592 telefonora deitu edota WhatsApp mezua bidali behar kodute, izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze data zehaztuaz. Hilaren 12ra arte izango da zabalik izen emate epea.
Baldintzak
Partaideek baldintza batzuk bete beharko dituzte: 18 urtetik gorakoak izan beharko dute eta praka bakeroak eta kamiseta zuria jantzita etorri beharko dira azoka egunean. Aurrez izendatutako postuan goiko arropak eta elementuak hartu eta 30 minututan, look urbanoa prestatu beharko dute. Ondoren, agertokira igoko dira eta herritarrek erabakiko dute, bozka bidez, zein den look irabazlea.
Irabazleak postuetan erosketak egiteko bonuak eskuratuko ditu, eta botoa ematen duten herritarren artean ere sari bera zozketatuko dute.