Gerraren eta bakearen gaineko hausnarketa sakona proposatzen duen obra eskaini zuten Orfeoiak antolatutako emanaldian. Karl Jenkinsek konposatutako obra da The Armed Man, eta entzuleek gustura jarraitu zituzten doinu eta melodiak.
Bakarlari moduan Nerea Ibarra sopranoa, Ainara Uribesalgo altua, Rafa Monux tenorea eta Karlos Etxaniz baxua aritu ziren, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean.