Txantxaz betetako bertso saioarekin gozatu dute Bergaran

Jon Maia, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan, atzo, lepo bete zen Bergarako kartzela zaharrean. Umorez eta txantxaz betetako saioa izan zen, eta entzuleek asko gozatu zuten.

Bergarako gaztetxea bete-bete egin zen esperientzia handiko lau bertsolarien saioa gertutik jarraitzeko. Bertso saio luzea eta umorez betea eskaini zuten Lujanbiok, Iturriagak, Maiak eta Elortzak, eta entzuleek eskertu egin zituzten euren arteko txantxak eta ziriak.

"Oso oso ondo joan zen saioa, eta bertsolariak ere oso gustura gelditu ziren. Agian, gaztetxean izanik lizentzia gehiago hartu zuten euren artean txantxak egiteko, eta barre asko egin zuten entzuleek. Barrerako eta bromarako tarte polita egon zen, eta denok datorren urtean errepikatzeko gogoarekin gelditu garela uste dut", azaldu du gai jartzaile lanetan aritu zen Ibon Leibar bergararrak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.