Bergara eta Antzuolako IGAM taldekoek beste ekimen solidario batekin lanean dihardute. Ekainaren 17an Muskulu Atrofia Espinala gaixotasuna daukan Leire Martin Pineda neska gazte bergararrari laguntzeko jaialdi berezi bat antolatuko dute. Leire Martin eta bere familia gaixotasun arraro hau daukaten pertsonen FundAME elkarteko kide dira, eta elkarte horretara bideratuko dute jasotako dirua. Egun ez dago tratamendurik gaixotasun honentzat, baina ikerketa zientifikoaren emaitzei esker, hemendik gutxira sendabidea izango duela espero dute.
Txartelak saltzen hasiak dira dagoeneko IGAMekoak. Ez hori bakarrik, bihartik aurrera, zapatua, Depor tabernan kamiseta bereziak ere izango dira eskuragarri, eta erramu zapatuan, hau da, datorren astean, kalean ere salduko dituzte. Prezioa: helduenak 12 euro, haurrenak 10.