Rezustaren finala, pantaila handian

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 31a, 10:32

Apirilaren 9an pilotari bergararrak eskuz binakako txapelketako finala jokatuko du Donostian, Iker Irribarriarekin batera eta Bengoetxea-Larunbe bikotearen aurka. Bada, Bergarako Udalak pantaila erraldoia jarriko du Udal Pilotalekuan, partidua zuzenean jarraitu ahal izateko.

Pilotalekura sartzeko sarrera beharrezkoa izango da, nahiz eta sarrerok doan izango diren. Astelehenean, apirilak 3, hasiko dira banatzen Agorrosinen, 17:00etatik aurrera, eta nahi duenak bertan jaso ahal izango ditu. Pertsonako sei sarrera hartu ahal izango dira gehienez.

Apirilaren 9an 17:00etan izango da jaialdiko lehen partidua, eta pilotalekuko takilak ordu erdi lehenago irekiko dituzte. Final handia 18:00ak aldera hasiko da.

Zabalotegiko emanaldiak bertan behera

Partiduaren ondorioz, egun horretarako Zabalotegi aretoan aurreikusitako emanaldiak bertan behera geldituko dira, "Udalak dei egiten baitie herritar guztiei Rezusta animatzera joateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak