Entrenatzaileendako prestakuntza saioa antolatu du biharko Bergara Kirol Elkarteak

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 31a, 10:22
Aurrez egindako saio bateko argazkia (argazkia: BKE)

Bihar, apirilak 1, futbol entrenatzaileendako prestakuntza saio bat izango da, denboraldiko hirugarrena. , Jose Luis Agirre eta Mitxel Realeko harrobiko zuzendariak BKEko kirol zuzendari Manu Diaz eta Futbol eskolako monitore Alatz Larrañaga izango dira hizlariak.

Biharko saioa futbol saileko entrenatzaile eta Futbol Eskolako monitore guztiei zuzenduta dago, eta bertan hiru gai nagusi landuko dituzte: Futbolarien kirol errendimenduaren jarraipena prestakuntzan zehar (Jose Luis Agirre eta Mitxelekin), Entrenatzaileen lidergo erremintak (Manu Diazekin) eta Lehen etapatako balioak eta ereduak (Alatz Larrañagarekin)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak