Sarrerak hamar eurotan eskura daitezke Pikupek Artekalean duen bulegoan, leihatilan bihar –19:00etatik aurrera– eta on line ere bai: Pikupe.com eta Kutxabank.es atarietan.
Karl Jenkinsek konposatutako obra da bihar eskainiko dutena. "Bakearen aldeko meza moduan dago planteatuta eta hamabi pieza interpretatuko ditugu", azaldu du Karlos Etxanizek, Orfeoiko presidenteak. Orfeoiaz gainera, Orfeoi Gazteak, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Candem Town dantza akademiak hartuko dute parte. Era berean, emanaldi horretarako antolatutako zortzi musikariz osatutako ganbera-orkestra ere taularen gainean izango da.