Seminarioaren lanen baitan dago erretaula mantentzea eta herritarren begi bistan egotea. Hura, kristal batekin eta argiztaturik izango da Errege Seminarioaren barruan. Bizkaiko Artelys enpresa egiten ari den zaharberritze lana aurreko astean hasi zen eta ekainerako amaituko dutela aurreikusten da. Eta, igarotako urte guzti hauek kontuan hartuta erretaula egoera egokian usteko, hainbat lan egingo dira:
- Mikroorganismoen presentzia da arazorik nagusiena. Izan ere, Eraikinak urte luze hauetan jasan duen babes ezak, hezetasuna eta bentilazio eskasak egurrean eragina izan du.
- Egur zati batzuek onddoek sortutako usteldura dute eta arazo hori konpontzen ari dira.
- Intsektuen erasoa. Pipia bezala ezaguna den intsektua egurrean azaldu da.
- Erretaularen aurrealde eta atzealdean zikinkeria eta hautsa pilatu dira.
- Mentsulak aldatu eta sagrario erakustariak kenduko dira.
- Egurraren sendotasun eta pipiagatik, euskarri akatsak daude.
- Piezen hausturak.
- Eskulturetan euskarri akatsak.
- Dekorazioaren erorketak eta askatzeak.
- Pitzadura eta zartadurak pieza eta zutabeetan arrazoi ezberdinengatik: hezetasunak eragindako egun mugimendua, erresistentzia falta, pipiak, eta abar.
Aurkikuntza bitxiak
Bi izan dira Erregeko Seminarioan izandako aurkikuntzak. Batetik, ume baten hezurrak. Aldareko aldeetan bi zulo egin zituzten obretan eta, horietako batean, ume baten hezurrak aurkitu zituzten. Orain, Aranzadi Elkarteak dauzka eta horiek aztertzen ari dira. Azterketarekin amaitzean, txosten batean jasoko du informazioa elkarteak. Bigarren aurkikuntza, idatzizko bat da. Seminarioan dagoen korua 1947an inauguratu zen eta bertan, idatzi txiki bat aurkitu zuten, korua egin zuen arotzak utzitakoa. Orain, idatzizko hori artxiboan du gordeta Bergarako Udalak.