Igoera lortzeko borrokan dabilen gizonezkoen lehen taldeari babesa

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 29a, 15:35

Futbol saileko emakumezkoen talde nagusikoek (kadete eta infantil mailako zenbait jokalarirekin batera) gizonezkoak animatzeko bideo berezi bat grabatu dute. Bost partidu besterik ez zaizkie falta denboraldia bukatzeko, eta gaur-gaurkoz lider dira.

Bergara kirol elkarteko gizonezkoen talde nagusiak mailaz igotzeko borrokan jarraitzen du, eta, hortaz, asteburu honetan ere partidu garrantzitsua dauka, Agorrosinen, gainera. Zapatuan izango da neurketa hori, 17:00etan hasita, eta Azpeitiko Lagun Onak taldearen bisita jasoko dute.

Zaleen laguntza

Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie joan den asteburuan Soraluzera mahoneroak animatzera joan ziren guztiei, "izugarria izan bai zen Ezoziko harmailak bergararrez gainezka ikustea". "Beste behin, lehen mailako afizioa dugula argi geratu da, eskerrik asko", adierazi dute.
Era berean, herritarrei dei egin diete asteburu honetan ere Agorrosinera gerturatu daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak