Futboleko kromoen salmenta, promozio berezi eta guzti

Azken txanpan sartu da Bergara Kirol Elkarteko Futbol saileko kromoen salmenta. Kromook erosi ahal izateko azken egunak dira; hori dela eta, promozio berezi bat jarri dute martxan: bi pakete baten prezioan.

Domeka, apirilaren 2a, izango da kromook erosteko azken eguna. Egunotan Tximeleta, Goxoak eta Sorgintxo gozoki dendetan, Bule, Depor eta Arkupe tabernetan, Osintxuko dendan eta Agorrosingo futbol zelaiko kantinan izango dira salgai.
Apirilaren 2a pasata 10 kromo baino gutxiago falta zaienek, kromo horiek erosteko aukera izango dute zuzendaritzako kideekin harremanetan jarriz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.