Gipuzkoako saskibaloiaren erreferenteak Bergarako ikastetxeetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko martxoaren 29a

Abdoulaye Ndoye jokalaria ume bati mate baterako laguntzen.

Gipuzkoa Basket Club taldeko bi jokalarik Bergarako ikastetxeetara egin zuten bisita atzo, martitzena. Abdoulaye Ndoye jokalari senegaldarra –2,08 metroko altuera dauka– eta Xabier Oroz azkoitiarra etorri ziren umeekin jokatzera. Autografoak sinatzen eta mateak egiten aritu ziren, argazkian ikus daitekeenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak