Literatura lehiaketara lanak aurkezteko azken egunak

Iazko sari banaketako irudi bat

Herritarrek apirilaren 5era arte aurkeztu ahal izango dituzte aurtengo Koldo Eleizalde literatura lehiaketarako lanak.

Bergaran jaitakoek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte lehiaketa honetan.

Azkeneko urteetan bezala, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dituzte. Lehenengo multzoan bi sail bereiztu dituzte (ipuin idatzia eta komikia) eta bigarrenean beste bi: bertsoa eta kontaketa/interpretazioa. Azkeneko sail horretan era honetako generoak aurkez daitezke: antzerki, ipuin-kontaketa,umorezko pasadizo, txiste-saioak…

Parte hartzearen arabera, generook bereiz baloratu ahal izango dira. Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu genero bakoitzean.

Aurtengo berritasun gisa, bertsoen alorrean lanak paperean zein grabatuta aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean ikus litezke helbide honetan: http://www.bergarakoeuskara.net/koldo-eleizalde-lehiaketa

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.