Bi ipuin kontaketa asteon, liburuaren egunerako berotzeko

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 27a, 12:32

Bihar, martxoak 28, Aldo Mendez kubatarraren ipuin kontaketa izango da Irizar jauregian, eta egubakoitzean beste bat, Amaia Nekaneren eskutik. Horrez gain, Udalak liburuak eta e-readerrak zozketatuko ditu Liburutegian maileguren bat egiten dutenen artean.

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna denez, irakurketarekin lotutako hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako.

Hasteko, bihar, martitzena, Aldo Mendez kubatarraren ipuin kontaketa izango da Irizar jauregian, 19:30ean hasita. Las cosas en su sitio izeneko gaztelerazko emanaldiarekin dator Mendez Bergarara. Helduei zuzendutako narrazioa da, eta fikzioa eta errealitatea uztartzen dituzten ipuin desberdinez osatuta dago.

Bestalde, egubakoitzean, martxoak 31, beste ipuin kontaketa bat izango da, haurrei zuzendutakoa, kasu honetan. Amaia Nekanek eskainiko du, 18:00etan hasita, Udal Liburutegian.

Zozketak

Horrez gain, liburuaren egunera begira Udalak bi e-reader zozkatuko ditu gaurtik (martxoak 27) apirilaren 27ra bitartean Liburutegian maileguren bat egiten dutenen artean. Apirila amaieran egingo dute zozketa hori. Gainera, Udalak 1000 liburu banatuko ditu Liburutegiko libururen bat maileguan hartzen dutenen artean.

"Herritarrak irakurtzera animatu" gura dituzte Udaletik, "ipuin eta eleberriez gozatzeaz gain, ikasi eta ilustratzeko modu bat ere badelako irakurtzea", dio Maite Agirre kultura zinegotziak. Hala, bergararrak animatu ditu liburutegiko liburuak irakurri eta zozketan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak