Eduardo Llacer garaile Gorlako igoeran

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 26a, 16:54

43. Gorlako igoera–III. Peugeot Etormobil Saria, Aldro Team taldeko Eduardo LLacer valentziarrak irabazi du; bigarren, berriz, Alvaro Cuadros, Caja Rural taldeko granadarra izan da, eta hirugarren sailkatua Txomin Juaristi, Baque-BH taldeko txirrindulari markinarra.

Hogeitahiru urte azpikoen Lehendakari Txapelketako Gorlako igoera 10:00etan hasi da Bergarako San Martin plazatik. Bertatik, 163 txirrindulari irten dira, eta 125 kilometro egin behar izan dituzte.

Ia lasterketa osoan tropelean joan dira txirrindulariak, baina Lizarte taldeko Iban Morenok eta Aldro Teameko Eduardo Llacerrek erasoa jo dute Gorla igotzen hasi bezain pronto –bigarren bueltan–. Hala, distantzia hartu die pelotoiari eta hainbat kilometroz biak batera joan dira. Ondoren, tropeletik beste sei bat txirrindularik egin dute ihes, eta hauek ere fin ibili dira. Gorla erdian Llacerrek erasoa jo du bakarrik, Moreno atzean utziz. Hala azken kilometrotan LLacer bakarrik heldu da helmugara, ostean  Alvaro Cuadros  eta hirugarrena Txomin Juaristi. Erasoa Llacerrekin batera jo duen Moreno, berriz, laugarren sailkatu da.

Inoizko luzeena

Inoiz baino pedalkada gehiago eman behar izan ditu aurtengo Gorlako irabazleak, lasterketak iaz baino 15 kilometro gehiago izan ditu-eta. Hala, 90 kilometro izatetik 125 izatera pasatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak