Urrezko hiru puntuak Soraluce BKE taldearentzako

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mar. 25a, 19:55

Sailkapeneko azken postuan dagoen Elgoibar taldearen aurka jokatu du Soraluce BKE taldeak gaur etxean. Biek ala biek beharrezkoak zituzten puntuak eta nabari izan da hori. Azken minutua agortu arte gogor lan eginda, eta 24-22 emaitzarekin, etxean geratu dira puntuak.

"Nahiko berdinduta joan gara ia partidu osoan. Minutu gehienetan gu joan gara apur bat aurretik baina bigarren zatiko 11. minutuan aurrea hartu digute. Hala ere, markagailuari buelta ematea lortu dugu; beraz, bukaera gogorra bai, baina polita ere izan da!. Beste batzuetan moduan ez dugu jokatu, baina buelta ematen jakin dugu eta oso pozik nago horrekin", kontatu du Edu Orgaz entrenatzaileak.

Lanean jarraitu behar, bai ala bai

Harmailetan ere nabari zen partiduaren garrantzia. "Ohi baino jende gehiago izan da ikusten, bai. Elgoibartik 30 lagun bat inguru etorri dira eta gure 40 bat inguru zale ere baziren. Oraindik ikusteko dago beste taldeen emaitzek nola eragingo diguten baina esango nuke, azken laugarren postuan bukatuko dugula asteburu honetan ere, eta Elgoibarkoak ere, zeuden toki berean, azkeneko postuan, bada", gaineratu du Bergarako entrenatzaileak. 

Datorren asteko neurketa oso zaila aurreikusten du, baina, Orgazek: "Ordiziaren, hau da, lehenengo taldearen aurka dugu. Igoera fasea jokatuko dute, eta izan daiteke, beraz, erlaxatu samar egotea: hala ere, kontuan hartzekoa da, denboraldi osoan oso puntu gutxi galdu dituztela. Eta hurrengoan, azkena izango da, Labegaraietan, eta Ormaiztegiren aurka"".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak