Munduko Gazte Abesbatzan parte hartzeko gonbita jaso du Aitor Garitanok

Aitor Garitano, 2015an irabazitako Euskal Herriko ume kantaririk onenaren txapelarekin.

Bergarako Musika Eskolako piano eta kantu ikasle den Aitor Garitanok Munduko Gazte Abesbatzan parte hartzeko gonbita jaso du, otsailean frogak egin ostean. Abesbatza hori urtero herrialde ezberdin baten kontzertuak eta entseguak egiteko elkartzen da. "Sekulako esperientzia gure ikaslearentzat", diote Musika Eskolatik.

2017an 60 partaide izango dira eta Hungaria, Serbia, Bosnia eta Herzegovina, Kroazia eta Eslovenian izango dira, uztailaren 4tik 25era. Abesbatza horretako kide izateko gutxienez 17 urte izan behar dira eta 26 gehienez. Garitanok 17 urte egin berri ditu.

2015eko ekainean Euskal Herriko ume kantaririk onenaren txapela eskuratu zuen.

Erlazionatuak

Aitor Garitano da Euskal Herriko haur kantaririk onena

Bergara

Euskal Herriko haur kantarien txapelduna da Aitor Garitano. Zapatuan eskuratu zuen txapela Bilbon, Imanolen Ilun ikarak abestiarekin, Amaia Urdanga...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.