Joan den domekan Pol.Pol Mendizale Taldearen 75. urteurrena ospatzeko mendi bueltaren barruan talde argazki ederra atera zuten mendizaleek elkarteari izena eman zion iturriaren bueltan. "Eguraldi zoragarria eta giro aparta izan genuen. Gero, bazkari ederra eta kantuak. Egun hunkigarria izan zen, lanean jarraitzeko gogoa ematen duen horietakoa", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.