Pilota eskolakoak eta Hankaluzekoak, Korrikaren alde

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko martxoaren 20a

Pilota eskolakoen eta Hankaluze Trail taldekoen argazkiak.

Bergarako kirol taldeak hasi dira Udalak Korrikaren aldeko argazkia ateratzeko gonbidapenari erantzuten. Hankaluze Trailekoak eta pilota eskolakoak izan dira lehenak; argazkia atera gura dutenendako kartelak Agorrosin kirol guneko harreran, Udal pilotalekuko tabernan eta Labegaraietako tabernan egongo dira.

Talde edo elkarte bakoitzarendako kartel bana ez dagoenez, argazkia ateratzerakoan berriz ere lehengoko tokian uzteko eskatu dute. Argazkiak Iñaki Ugarteburu kirol teknikariari bidali behar zaizkio: iugarteburu@bergara.eus. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak