Korrikaren inguruko dokumentala emango dute bihar Zabalotegin

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 13a, 16:40

BatZuk. Euskararen lau aurpegi. Hala du izena dokumentalak, eta bertan lau protagonistaren testigantzak batzen dituzte, euskaldunen aniztasuna erakutsi nahian. Bihar, martitzena, 19.00etan izango da dokumentala, Zabalotegi aretoan. Sarrera doan da.

Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira dokumentaleko protagonistak. Korrikaren 20. ediziorako ekoiztu dute AEK-k eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak.

Egileen esanetan, “Euskal Herriko esparru desberdinetara iristeko euskaldun batzuen aniztasuna erakutsi nahi izan da” lan honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak