Diskoteka bateko aparkalekuan borrokan zebiltzalako polizia ager zedin eskatu zuten domekan, 07:00ak inguruan. Belarriaren atzean zauri bat zuen gizonezko bat topatu zuten hara joandako ertzainek, eta hark esandakoaren arabera, aparkalekuan bertan zegoen beste gizonezko batek egin zion zauria laban batekin.
Ustezko egilea identifikatu egin zuten eta atxilotu. Auto barruan ustez borrokan erabilitako labana zuen. 25 urte ditu atxilotuak eta polizia-aurrekariak ditu Ertzaintzaren esanetan. Gaur eramango dute epailearen aurrera.