"Hasieran akatsen bat egin dugun arren, eta eurak aurretik jarri diren arren, buelta eman diogu berehala partiduari. Lortutako alde hori mantentzea lortu dugu bukaera arte. Final aurrekoak dira eta tentsio handia dago; ondo egin behar dira gauzak. Partidu honen helburua puntua lortzea zen eta lortu dugu", azaldu du Beñat Rezustak pozik.
Domekan, martxoaren 19an, bigarren puntua lortzea izango dute helburu Irribarria eta Rezustak. Atano III.na pilotalekuan jokatuko dute Bengoetxea eta Larunberen aurka.