Erabakita daude martitzenean, hilak 14, Soraluze lau t'erdiko txapelketako finala (19:30) jokatuko duten pilotariak: Promes mailan, Egiguren/Alberdi, eta nagusietan Labaka/Santxo.
Asteon jokatutako finalerdian, lehen partidua "laburra" izan zen, eta Alberdiren nagusitasuna nabarmena, Reyes Azkoitiak dioenez. Bigarrena, aldiz, "gogorra" izan zen. Zabala partidu osoan aurretik joan arren, 18an "trabatuta" geratu zen eta Santxok aurre hartu zion.
Asteburuko kartelera
Gaur bi partidu izango dira Udal Pilotalekuan, 19:30ean hasita. Lehenengo, nagusi mailako eskuz binakako partidua, Bergara-Lagunak. Ondoren,gomazko paletan gazte mailako neskena, Bergara-Ataun.